loraldia-abbadia

Lehenengo LORALDIA festibala amaitu da. Orain dela hilabete batzuk ezina zirudien ekitaldia aurrera atera da antolatzaile, babesle eta laguntzaileei esker.

Agindu genuen Anton Abbadia Bilbora etorriko zela eta halaxe gertatu zen. Anton Abbadia Arriagara hurbildu zen LORALDIAri hasiera ematera. Horrelaxe mintzo zen Abbadia: “Zorionez zoratuta gaudelako, eta ezina maite dugulako, Inauguratuta geratzen da Bilboko Lehen Loraldia!!”. Ezina matie dugulako jarri ditugu martxan LORALDIA.

Osteguneko Arriagako inaugurazio ekitaldian hunkitu ginen Kukai eta Aitor Mazorekin. Eta horrela jarraitu genuen iganderarte izandako saio guztietan: dantza, musika, teatroa, zinema, arte plastikoak… Denek izan zuten bere puntu hunkigarriak eta jendearen erantzuna bikaina izan zen. Programazio kulturaletaz aparte ostiralean izandako bi ekimen nabarmenduko nituzke etorkizuneko LORALDIAn izan behar duten garrantziagatik: profesionalei zuzenduriko Plaza egitasmoa eta gure belaunaldi berriei zuzenduriko Loraldia eskolan.

loraldia-abbadia

Gure inspirazio lagun izan dugu Anton Abbadia present izan dugu festibala osoan zehar. Jakin izan dugu Abbadia Nilo Urdinaren iturburua esploratzera abiatu zela, Dublinen euskara ikasi zuela, zientzilaria eta kultur ekintzaile handia izan zela… Abbadiak hamaika istorio azalarazi zituen, baina bat antzematen dugu garrantzitsuena bezala: gizakiok atomoz bakarrik osaturik ez gaudela, gizakiok istorioz osatuta gaudela baita ere. Eta LORALDIA amets bat izatetik istorio polit batetan bilakatu dela.