euskaraz-bizi-nahi-dut-fondo-beltza

Gaur, abenduak 3, euskeraren eguna ospatzen dugunean, Sergofi Group taldetik, ekitaldien antolakuntzan, bidaien zerbitzuetan eta itzulpengintza sektorean dihardugun enpresa bezala, gure ahotsa ere azaldu nahi dugu gure arloetan ere euskera suspertzeko.

Jakina da euskerarekiko zenbait aurrerapausu bizi izan ditugula gure arlo profesionaletan, baina oraindik ere zail samarra egiten zaigu euskeraz jardutea eguneroko lanean. Beraz, gonbidapena luzatzen dizuegu gure bezero, hornonitzaile zein laguntzaile zareten guztiei gure lan harremanetan ere euskeraz bizitzera.