Europear Batasuneko Komisioak eta European Travel Comission-k Asia eta Amerika helburu duten marketing kanpaina bat adostu dute, Europak turismo arloan duen lidergoa mantendu nahian, Conexo aldizkariak aditzera eman duenez.

Lisboako Tratatua arte Europear Komisioak ez ditu eskumenak izan turismo arloan, eta bertan emandakoak nahiko ahulak izan dira. Ala ere urrats txiki hauek aditzera ematen dutena zera da: orain arte Europak, mundu mailan, turismo hartzailean izan duen lidergoa mantentzeko ahalegin bereziak eta bateratuak egin beharko direla, Europa marka ere bultzatuz, nahiz eta herrialde bakoitza bere izaera mantendu.