Bezero, hornitzaile eta lankide agurgarriak,

Abenduaren 31an SERGOFIren jardueraren itxieraren berri aditzera eman nahi dizuegu. 1985ean lau bazkideen ekimenez, lanaz eta ezagutzaz sortutako enpresa honek zerbitzu aurreratuak bultzatu izan ditu eta bere 35 urteetako ibilbidean profesionaltasunari eusten saiatu izan da gertutasunez eta oinarrizko baloreez.

Jende andana izan zarete gure enpresaren ibilbidean gurutzatu zareten pertsonak. Arro gaude askorekin lanaren logika gaindituz, elkar ezagutzeko aukera izan dugula, adizkidetasuna landuz. Oroitzapen berezia duzue enpresa honen langileak izan zaretenak. Guztiei gure eskerrik handiena eman nahi dizuegu gure zerbitzuenganako izandako konfiantza eta gurekin izandako harremana.

Denboran landutako erabakia izan da, gauzak ondo ixteko eta etapa berriaren aukerei ondo eusteko helburuarekin. Zuetariko askorekin etapa berrian berriro gurutzatuko garelakoan, 
Eskerrik asko bihotzez!