Enbaxadorei gorazarre

Enbaxadore Programa 2012

Aste honetan jakitera eman da Kursaalek eta Donostia-San Sebastián Turismo & Convention Bureauk martxan jarritako Enbaxadore programa.

Programa medikuntza, zientzia, teknologia eta unibertsitate alorretan diharduten profesionalek kongresu baten antolakuntza beraien gain hartzen dutenean egindako ahalegina publikoki eta gipuzkoarren aurrean esker on sinbolikoa izan nahi du.

Nire ustetan ekimen txalogarri eta beharrezkoa da. Kongresuak edo beste motako bilerak Euskadira erakartzeko gure arteko hainbat pertsona, elkarte edo erakundeek erakutsi duten la eskerga aitortu beharrean gaude.

Izan dugun esperientziaren arabera enbaxadorearekiko izan dugun laguntza ez da beti nahikoa izan, eta ekimen hauek lagundu behar zutenek, alegia Convenion Bureau ezberdinek, ez dute behar bezalako begirunea izan.

Ongi etorria beraz honelako ekimenei eta ea beste Convention Bureauk etsenplu berdina hartzen duten.